Martxan da IPARRAGIRRE Rock & Rally II. Tramoa Ekainaren 14, zapatua,
Gernikan ospatuko den jaialdirako gero eta gutxiago falta da eta egun
handi horretarako egitaraua prestatzen dihardugu jadanik. BERTAN BERA,
azken aldian Gernika eta inguruak astintzen dabilen talde gaztea dugu.
Musika eta erritmo alaiak, jarraipena emango diote jaialdiari.
Ostean etorriko direnak dira THE AUAMBASekoak. Beraien
lehen maketa atera zuenetik hainbat eta hainbat kontzertu eskeini
dituzte, Euskal Herria nahiz gure mugetatik kanpo. Busturialdeko kidez
osatutako laukote honek, musika dantzagarria eskeiniko digu.
|
||||
| ggg www.myspace.com/iparragirremusikaelkartea | Gernikako Rock Elkartea | |||